We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Lehenengo pausoak.

by Belarmiñak

/
  • Streaming + Download

    Includes high-quality download in MP3, FLAC and more. Paying supporters also get unlimited streaming via the free Bandcamp app.
    Purchasable with gift card

      name your price

     

1.
Arteriak luzatu nahi dizkigute Bizilekua eraiki digute, arteriak luzatu nahi dizkigute, ongizate aldera ondasunak esleituko dizkigute. Seguru gaude, babesturik, ederki bizi, biziko gara ederki. Eskaintzarik osoena, hoberena herritarrentzat, ondare ederra utziko diete hurrengo belaunaldiei. Seguru gaude, babesturik, Ederki bizi, biziko gara ederki. Mugarria izango da, denon hiria, pagotxa, mugaz gaindiko bideak garbiak baitira, garbiak. Aldatu eta egokitu behar baigara, interesa erosiz.
2.
Giro atsegina Eguzki izpiak azalduko dira noizbait, bero goxoa. Giro atsegina, itzuli gabe ekaitza. Hitz egiten hasiko gara, etengabe, ikusi gabe atzokoa. Begiratu gabe biharamuna, arrazoien nondik norakoaz. Biok ahal dela berdin, izan gabe lehiarik. Noiz, ez dago presarik, ahal dugu itxoin. Elkarri begiratuz, ohartu gabe, gauza bera ulertuz. Zerua urdin, lainorik gabe, ostarte zabalak, trumoirik ez. Elkarri begiratuz,ohartu gabe, gauza bera ulertuz.
3.
Zaharrak berri Orduan, zertarako hainbeste komeria? Bazenekien, ondo jakin ere, ez esan ezetz behin eta berriz. Hala ere, gaitzerdi, moldatzen zara ongi aukera izanez gero. Burua galdu gabe ari zara ahalegintzen, iritsiko zaizu txanda, ez duzu utzi behar. Bestela joango da jadanik aspertuta, itxaroten nekatuta, esango du aio. Hala ere, gaitzerdi, moldatzen zara ongi, aukera izanez gero. Ez zara galduko, larre motzean, bertatik bertara. Ezer ez da biribila, zaharrak dira berriak, egin gabe saiorik ez dago maukarik. Ganoragabekeria batzuetan da premia, erosokeria irtenbidea.
4.
Gero arte 02:58
Gero arte Zaude geldirik, gelditu. Mintza zaitez, mintzatu. Erantzun gabe izan arren, hitz egin ezazu, bederen. Orain edo gero, bihar edo etzi, zuzen edo alderantziz. Bestela gero arte, bezperan bezalaxe, horixe bihar arte, herenegun moduan. Bestela gero arte, bezperan bezalaxe, horixe bihar artre, bezperan bezalaxe. Kontuak kontu, kontuak kontuz, kantuak kantu, kukuak kuku. Orain ez, lasai, gero agian bai, gero, geroxeago, gero agian. Bestela, zaila benetan, bestela, benetan zaila.
5.
Hain da estua Malkoak bezain gazi, ikasi, hazi. Irristatuz ibiltzen hasi, ahalegin handiz. Hostoak erortzen hasiz, handik edo hemendik. Baso nahiz mendi, udazkena iritsirik. Haize hotzak saihestu, ibili kontuz. Hego haizeaz babestu, beti prestu. Eta ahoa ez itxi, begiak ireki, jardun egoki, ahal bada ongi. Ohituko zara maiz ikusten, nahiz sentitzen tarteka. Ez bada leun izango da zuzen, lehorra agian, baina gurean. Hain da estua...
6.
Neketsua 04:29
Neketsua Ez zara larritu behar presaka ibili gabe, itxarongo duzu ordua iritsi arte. Ezin duzu besterik egin, ez zara larrituko, itota ez Ibili, itota egon gabe. Ez duzu itxaronaldia laburtuko, beharrak bultzatuta, ergelkeriek ontzen baigaituzte, neketsua baita hegan egitea, igeri egin hegatsik gabe, Airearen laguna izan, haizearen solaskidea. Neketsua baita hegan egitea, igeri egin hegatsik gabe

about

Magia Potagian grabatua, Feko & Pakoren eskutik. Her Profesor Inak masterizatua. Iki Poliki (gitarrak eta ahotsa), Joxi Ubeda (ahotsa eta gitarra), Leire Zumeta (soinu diatonikoa eta ahotsa) eta Garrulo Cadaver (perkusioa).

credits

released September 21, 2014

license

tags

about

Belarmiñak Tolosa, Spain

contact / help

Contact Belarmiñak

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like Belarmiñak, you may also like: