We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Haztearen izerdia

by Belarmiñak

/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    Purchasable with gift card

      €3 EUR  or more

     

1.
Bizilekua eraiki digute arteriak luzatu nahi dizkigute ongizate aldera ondasunak esleituko dizkigute Seguru gaude, babesturik ederki bizi, biziko gara, ederki Eskaintzarik osoena hoberena herritarrentzat ondare ederra utziko diete hurrengo belaunaldiei Seguru gaude, babesturik ederki bizi, biziko gara ederki Mugarria izango da denon hiria, pagotxa mugaz gaindiko bideak garbiak baitira, garbiak Aldatu eta egokitu behar baikara interesa erosiz
2.
Malkoak bezain gazi ikasi, hazi irristatuz ibiltzen hasi ahalegin handiz Hostoak erortzen hasi handik edo hemendik baso nahiz mendi udazkena iritsirik. Haize hotza saihestu, ibili kontuz hego haizeaz babestu, beti prestu eta ahoa ez itxi, begiak ireki jardun egoki, ahal bada ongi Ohituko zara, maiz ikusten, nahiz sentitzen, tarteka. Ez bada leun, izango da zuzen, lehorra agian, baina gurean Hain da estua…
3.
Jai daukazu 02:38
Adi zaude, zain agertuko balitz mugitu barik hura nahi duzu ikusi Eta entzun jakiteko zer egin egiteko bestela noizbait egongo zara zain Noski ez duzu besterik zuri bost axola nor baino zer izango ote den Entzun ezazu jakiteko zer egin egiteko bestela noizbait egongo zara zain Gerora beti da garaiz ostera izango da zerbait Eta orduan, ongi horri eutsi bestela daukazu jai, bestela zuretzat jai bitartean izan zaitez trebe bestela daukazu jai, festa, zuretzat jai
4.
Izena eta izana, kutuna eta atsegina zentzua eta lilura Adeitsua, oso jantzia, aparta hitz ugari, kontu kontari, txantxa eta irri Gaur ederki, bihar ezin jakin auskalo etzi, ez da beti berdin Gozamena, behin behinekoa baita, iragankorra solas xumeak, jostalariak, ahaztu egiten dira Begirada, irribarrea, ibilera zarena eta zinena, zoragarria

about

Energia, kemen eta grina handia darie Belarmiñak taldearen lehen diskoko kantuei. Power pop eta rock and roll kutsuko doinuak dira, indartsuak, eta leunak, aldi berean, melodia politez jantziak.

Kantuak Bonberenea estudioan grabatu dira, 2016ko apirilean eta maiatzean. Iki Poliki (gitarra eta ahotsa), Eñaut Maiz (baxua eta ahotsa), Ilargi Agirre (bateria) eta Joxi Ubeda (gitarra eta ahotsa) Belarmiñak taldeko kideek Karlos Osinagaren eta Leire Zumetaren laguntza estimagarria izan dute. Karlos Osinaga maisuak grabazioa, nahasketak eta masterizazioa bikain egin ditu, gitarra ere jo du, eta Leire Zumetak bere ahots ederraz egin ditu koruak.

Garbiñe Ubedak azala eta diseinu lanak egin ditu, Joseba Mercaderrek argazkiak egin ditu, Eskritxek maketazioa egin du, eta Patxi Muñoa koordinazioaz arduratu da.

credits

released October 6, 2016

license

tags

about

Belarmiñak Tolosa, Spain

contact / help

Contact Belarmiñak

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like Belarmiñak, you may also like: